Hizkuntzaren erabilera lankidetza eta lehiaketa-harremanetan
Laburpena
Ikerlanaren helburua komunikazio-testuinguruak mezuen hizkuntzaren egituraketan duen eragina aztertzea da. 125 parte-hartzaileri esan zitzaien lankidetza edo lehiaketa eskatzen zuen ariketa bat egingo zutela ariketakide batekin. Ariketakideari buruzko informazioa eman zitzaien (bere jokabide positibo edo negatibo bat aurkeztuz) eta jokabide horren zergatia deskriba- tzeko eskatu zitzaien, kideak bere mezua irakurriko zuela (edo ez zuela irakurriko) jakinda. Emaitzen arabera, lankidetza-egoeran, kidearen jokabide positiboak negatiboak baino modu abstraktuagoan deskribatzen ziren, kideari buruzko irudi positiboa emanez. Lehiaketa-egoeran, kontrako emaitzak jaso ziren, kideari buruzko irudi negatiboa igorriz. Emaitza horiek kideak mezua irakurriko zuela zekitenean bakarrik jaso ziren. Eztabaidan komunikazio-tes- tuinguruak mezuaren egituraketan duen garrantzia azpimarratzen da. Emaitzek talde arteko hizkuntza-soslairako duen inplikazioen hausnarketa ere egiten da.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2002 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2001-11-30
Aipuak nola egin
Ortiz Anzola, G., Valencia Garate, J., & Gil de Montes Etxaide, L. (2001). Hizkuntzaren erabilera lankidetza eta lehiaketa-harremanetan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (41), 47–63. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4095