Identitate nazionalaren garapena Euskal Herriko haur eta nerabeengan

Egileak

  • Luixa Reizabal Arruabarrena
  • Jose Valencia Garate
  • Maritxu Jimenez Carnicero

Laburpena

Ikerketa honetan testuinguru soziolinguistiko ezberdinetan hazten ari diren euskal haurrengan identitate nazionala nola garatzen den aztertzen da. Emaitzek adierazten dute identifikazio nazionala, endotalde zein exotalde nazionalen inguruko ebaluaketa eta sentimenduak, eta endotaldearekiko des- berdintze positiboa eta afektiboa hizkuntza-taldearen arabera aldatzen direla. Hizkuntza-taldearekin erlazionatutako ezberdintasunekin alderaturik, adina- ren araberako ezberdintasun gutxi aurkitzen da. Ondorio gisa planteatzen da teoria kognitibo-ebolutibo tradizionalak ez direla gai ikerketa honetan identitate nazionalaren garapenean aurkitu den aldakortasun soziokulturala azaltzeko. Zentzu horretan, teoria sozio-psikologikoak eta, batez ere Irudikapen Sozialei eta Identitate Sozialari buruzkoak egokiagoak lirateke haurrek eremu honetan duten garapena azaltzeko.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2002-04-17

Aipuak nola egin

Reizabal Arruabarrena, L., Valencia Garate, J., & Jimenez Carnicero, M. (2002). Identitate nazionalaren garapena Euskal Herriko haur eta nerabeengan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (40), 75–103. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4085

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak