Familia-harreraren jarraipena Gipuzkoan: gaur egungo egoera eta hobekuntzarako proposamenak ikerkuntzaren eremutik

Egileak

  • Cristina Herce
  • Arantxa Gorostiaga Manterola
  • Ana Rivero
  • Barbara Torres Gómez de Cádiz
  • Cristina Achucarro Marichalar

Laburpena

Artikulu honen abiapuntua gure testuinguru hurbilean haurraren babeserako neurri gisa erabiltzen den familia harreraren ezaugarriak eta garapena aztertzeko eta hobetzeko dagoen premia izan da. Horretarako, LAUKA zentroak Gipuzkoan gaur egun aurrera daraman Familia Harreraren Laguntza eta Jarraipen Programa Espezializatua deskribatzen da laburki. Era berean, zentro horrek, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko bi irakaslerekin batera, familia-harreran dauden haur eta nerabeen garapen sozio-emozionalaren inguruan burututako ikerketetatik abiatuz, hainbat iradokizun egiten dira familia-harreraren jarraipen-programen diseinua eta garapena hobetzeko, eta familia-harreraren prozesuko beste zenbait arlotan sortzen diren hainbat arazo konpontzeko.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2002-04-17

Aipuak nola egin

Herce, C., Gorostiaga Manterola, A., Rivero, A., Torres Gómez de Cádiz, B., & Achucarro Marichalar, C. (2002). Familia-harreraren jarraipena Gipuzkoan: gaur egungo egoera eta hobekuntzarako proposamenak ikerkuntzaren eremutik. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (40), 105–116. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4084

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak