Metaanalisiaren azterketa: kritikak eta ekarpenak
Laburpena
Literaturaren azterketa tradizionalaren mugetariko batzuk ondokoak dira: bide honek izan dezakeen kutsu subjektiboa (aldeko ikerketak soilik aukeratzea) eta aldagaien parametro desberdinak darabiltzaten ikerketak konparatzeko ezintasuna. Muga horien gainetik, objektibotasuna eta ikerketen arteko konparaketa egiteko aukera ematen duen metaanalisi izeneko prozedura dugu. Metaanalisia zer den eta zein urrats eman behar den aurkeztu ondoren, bilketako metodo estatistikoari egin zaizkion kritikak deskribatuko dira. Ondoren, metodo horrek izan ditzakeen arazoei nola egin aurre ahalik eta probetxu handiena ateratzeko, eta zer abantaila eskaintzen dituen azalduko da.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2001 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2001-12-31
Aipuak nola egin
Alonso Arbiol, I., & Unzurrunzaga Erdozia, E. (2001). Metaanalisiaren azterketa: kritikak eta ekarpenak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (39), 75–83. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4079