Trans* pertsonek jarduera fisiko eta kirolean aurkitzen dituzten oztopoak

Egileak

  • Amaia Otegi Alvarez
  • Uxue Fernandez Lasa
  • Nagore Martinez Merino
  • Lo Eizagirre Erguin

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.5

Gako-hitzak:

Jarduera fisikoa eta kirola, Diskriminazioa, Transfobia

Laburpena

Ikerlanaren helburua da jarduera fisiko eta kirolean (JFK) trans* pertsonen errealitatea aztertzea. Bereziki, zer zailtasun topatzen dituzten eta horiei aurre nola egiten dieten aztertu da. Marko teorikoan Butlerren genero-performatibitatea eta eredu sozioekologikoa erabili ziren. Bost trans* elkarrizketatu ziren, sakoneko elkarrizketa bidez, 18-32 urte artekoak. Emaitzetan trans* pertsonek dituzten hainbat oztopo azaleratu ziren JFKaren arloan: a) norbere baitako alderdiak, besteak beste, gorputz-itxurak zein hormonazioak sortuak, b) haien familiakideek, ingurukoek eta beste kirol-eragile batzuek eragindakoak, eta c) testuinguruko espazio ez-seguruetan jasaten dituzten gertaeren ondoriozkoak, aldagelak nabarmenduz. Ondorioetan azpimarratu da ezinbestekoa dela trans* pertsonen oztopo intrapertsonalen kudeaketan laguntzeko bitartekoak erraztea, ingurukoen begiradak hezi eta aldatzea eta JFKaren espazioak seguruak bihurtzea pertsona ororentzat. Lan honek kirolpolitiketan trans* pertsonen egoera hobetzeko neurriak susta ditzake.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2022-09-19

Aipuak nola egin

Otegi Alvarez, A., Fernandez Lasa, U., Martinez Merino, N., & Eizagirre Erguin, L. (2022). Trans* pertsonek jarduera fisiko eta kirolean aurkitzen dituzten oztopoak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (122), 79–99. https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak