Lehiaketako kiroletik aisialdiko jarduera fisikora: emakumeen esperientziak eta esanahiak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.2Gako-hitzak:
Atxikimendua, Aisialdia, Emakume kirolariakLaburpena
Ikerketa honen helburua izan zen pilotari izandako emakumeek lehiaketako kirola zergatik utzi zuten ezagutzea eta beraien behar eta interesetara egokituko litzatekeen ereduak zer ezaugarri izan behar lituzkeen identifikatzea. Feminismo postestrukturalistaren ikuspegian oinarritutako elkarrizketa sakon zein taldeeztabaidaren bidez, Nafarroako pilota-elkarte bateko lau pilotari ohiren eta entrenatzailearen bizipenak jaso eta aztertu ziren. Itzultzeko aukera aztertzen hasiz gero, beste eskaintza-eredu bat nahiko lukete, haien interesetara egokitua, besteak beste, giro ona eta taldearekiko konpromisoa nabarmendu zituzten. Horrela, garai batean topatu zituzten zailtasunei erresistentzia agertu eta ahalduntzeari bide emango liokete. Hala ere, zalantzak eta kontraesanak azaleratu ziren, eskaintzak nolakoa izan behar lukeen erabat argi geratu gabe. Errealitate-aniztasuna dela eta, konplexua izan liteke jarduera fisikoan aritzeko aisialdiko talde bat sortzea. Emakumeen ahotsetatik beraientzako aisialdiko eskaintza sortzeak, ordea, jarduera fisikoarekiko atxikimendua eraginkorragoa izaten lagun lezake.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.