Hazkunde ekonomikoaren teoria klasikotik eta modernotik desazkunderako jauzia

Egileak

  • Artitzar Erauskin Tolosa
  • Itziar Barinaga-Rementeria Zabaleta
  • Eugenio Zubeltzu Jaka

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.98.2016.2

Gako-hitzak:

Hazkunde ekonomikoa · Solow-en eredua · Hazkunde endogenoa · Desazkundea

Laburpena

Hazkunde ekonomikoa sarritan oparotasunaren berme moduan ulertu izan da. Zentzu horretan, erakunde publikoetatik hartzen diren erabakien arrakasta-maila horiek eragindako hazkunde ekonomikoaren arabera neurtzeko joera orokortua dago. Alegia, hazkunde ekonomikoa honela ulertu da: ekonomia baten ondasun eta zerbitzuen ekoizpena eta, beraz, ekonomia horren errenta denbora jakin batean hazten den erritmo bezala, eta barne-produktu gordinaren hazkunde-tasaren bidez neurtu. Ondorioz, ekonomialariek hazkunde ekonomikoaren azterketari arreta berezia eskaini izan diote, alegia, hazkunde ekonomikoa eragiten duten faktoreen identifikazio-lanak asko eta askotarikoak izan dira denboraren joanean. Azken urte hauetan, baina, desazkundearen mugimenduak ekonomiek hazkunde ekonomikoa azken helburu moduan izatearen ideia bera kritikatu du. Artikulu honek, beraz, Adam Smith ekonomialari klasikotik abiatuta, hainbat pentsalarik hazkunde ekonomikoari buruz azaldu dituzten ekarpen esanguratsuenen bilduma labur bat aurkeztea du helburu.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2016-08-01

Aipuak nola egin

Erauskin Tolosa, A., Barinaga-Rementeria Zabaleta, I., & Zubeltzu Jaka, E. (2016). Hazkunde ekonomikoaren teoria klasikotik eta modernotik desazkunderako jauzia. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (98), 31–52. https://doi.org/10.26876/uztaro.98.2016.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak