Herri Administrazioen erosketa eta kontratazio iraunkorreko jardunbide egokiak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.90.2014.1Gako-hitzak:
Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorra · Garapen iraunkorraLaburpena
Erosketa eta Kontratazio Publiko Iraunkorra (EKPI) Herri Administrazioek iraunkortasunaren alde jarduteko duten tresna erabilgarrietako bat bezala identifikatu da, bereziki sektore publikoak ekonomian leku nagusia duen herrialdeetan. Tradizionalki, Erosketa eta Kontratazio Publikoaren (EKP) arduradunek arlo ekonomikoari bakarrik erreparatu diote. Baina, ingurumen-irizpideak zein irizpide sozial eta etikoak barneratuz, iraunkortasunaren alde egin dezakete. Beraz, artikulu honen helburua zera da, garapen iraunkorraren testuingurua kontuan izanik, EKPren prozesuari loturiko legeesparruak izan duen bilakaera eta EKPI praktikan jartzeko dauden aukerak aztertzea. Horrekin batera, mundu-mailako zenbait Herri Administraziok aurrera eraman dituzten hainbat jardunbide egoki ere jasoko dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2014 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.