Tokiko ekonomia-gobernantza berrikuntza sozialaren begiradatik

Egileak

  • Mikel Zurbano Irizar
  • Miren Estensoro
  • Miren Larrea

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.77.2011.2

Gako-hitzak:

Tokiko ekonomia-gobernantza · Berrikuntza soziala · Tokiko sareak

Laburpena

Lan honen helburu nagusia berrikuntza sozialaren teoriak tokiko ekonomia-garapenari eskaintzen dion balio erantsia aztertzea da. Batik bat tokiko garapenean parte hartzen duten eragileen arteko trukeek eta ekinbide kolektiboak tokiko garapen horretan duten ekarpena izango da aztergai. Berrikuntza sozialaren kontzeptu zabala tokiko garapenaren ikuspegitik zedarritzen eta mugatzen saiatuko gara lehenik eta behin. Berrikuntza sozialaren komunitate-oinarriak kapital sozialaren eta instituzionalaren eta harreman-kapitalaren garrantzia azpimarratzen du eta giza garapenaren kontzeptura hurbiltzen du berrikuntza soziala. Berrikuntza sozialak tokiko gobernantza-ereduaren eraldaketa eta berrikuntza bere estrategiaren erdigunean jartzen du eta hein berean erakunde publikoen funtzio eraberritua aldarrikatzen du. Sozialki berritzaileak diren lurraldeen errealitatea aurkeztuko dugu ondoren, lurralde horien eraikuntzarako oinarriak aztertuta.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2011-06-22

Aipuak nola egin

Zurbano Irizar, M., Estensoro, M., & Larrea, M. (2011). Tokiko ekonomia-gobernantza berrikuntza sozialaren begiradatik. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (77), 23–41. https://doi.org/10.26876/uztaro.77.2011.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak