Antineoplasikoen albo-ondorioak: zein dira eta nola maneiatzen dira?
PDF

Gako-hitzak

Antineoplasikoak
toxikotasuna
albo-ondorioak
kimioterapia zitotoxikoa
terapia molekular gidatua
immunitatearen kontrol-puntuen inhibitzaileak
immunoterapia

Aipuak nola egin

Lizardi Mutuberria, A., Garcia de Andoin Barandiaran, M. J., Umerez Igartua, M., Ercilla Liceaga, M., Landa Alberdi, J., Leunda Eizmendi, L., & Urretavizcaya Anton, M. (2021). Antineoplasikoen albo-ondorioak: zein dira eta nola maneiatzen dira?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/416

Laburpena

Azken bi hamarkadak oso garrantzitsuak izan dira minbiziaren tratamenduaren garapenerako. Terapia molekular gidatua eta immunitatearen kontrol-puntuen inhibitzaileak garatu dira eta terapia zitotoxiko estandarrarekin batera minbizi mota desberdinen ohiko tratamendu bihurtu dira. Terapia berri hauen toxikotasun-profila terapia zitotoxikoarenaren aldean desberdina da. Terapia molekular gidatuak toxikotasun-profil jasangarriagoa du, nahiz eta jatorri eta larritasun desberdineko albo-ondorioak eragin. Immunitatearen kontrol-puntuen inhibitzaileek, berriz, immunitatearekin zerikusia duten albo-ondorioak eragiten dituzte. Gaixoei behar bezalako arreta eskaintzeko beharrezkoa da antineoplasiko-talde desberdin hauen albo-ondorio ohikoenak zein diren ezagutzea, bai eta horien maneiuan trebatzea ere.

PDF