Enplegagarritasunerako zehar-konpetentziak Ocean i³ proiektuan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.125.2023.1Gako-hitzak:
Enplegagarritasuna, Zehar-konpetentziak, Jasangarritasuna, Goi-mailako hezkuntza, Ikerketa kualitatiboaLaburpena
Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak lan-merkatuan aintzatesten diren konpetentzien garapena oinarritzat hartzea eskatzen du gaur egun. Horrela, ikasleek profil profesional egokia garatuko dute jarduera profesionala eraginkortasunez betetzeko. Goi-mailako hezkuntza-proiektuetako bat da Ocean i³, ozeanoaren iraunkortasuna helburu izanik sortutako hezkuntza-berrikuntzako Euskadi-Akitania mugaz gaindiko proiektua. Ikerlan honen helburua, hain zuzen ere, Ocean i³ proiektuan enplegagarritasunean laguntzen duten zehar-konpetentzien garapenean ikasleek eta irakasleek duten pertzepzioa aztertzea izan da. Emaitzek erakutsi dutenez, proiektuan parte hartzeak enplegagarritasunean modu positiboan eragiten duten zehar-konpetentzien garapenean lagundu die parte-hartzaileei, hala nola talde-lanean, ikuspuntu berriak ezagutzean, komunikazioan, autonomian, gatazka konplexuen ebazpenean eta moldagarritasunean.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.