Erlezaintzako jardueraren ingurumen-utilitateek eta utilitate sozioekonomiko eta soziokulturalek duten garrantzia

Egileak

  • Olatz Etxegarai Legarreta
  • Valeriano Sanchez Famoso

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.2

Gako-hitzak:

Erlezaintza, Erleak, Ingurumena, Ekonomia, Soziokultura

Laburpena

Enpresa gutxik eskaintzen dituzte erleek eta erlezaintzak eskaintzen dituzten beste ondasun eta zerbitzu desberdin; produktu horiek gehienak ukiezinak dira, eta, beraz, balioztatzeko konplexuak. Aniztasun horrek eta kanpo-efektu positiboak sortzen laguntzeak ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-interesak bateratzen dituzte eta erlezaintza-jarduera bioekonomiaren ezinbesteko zati bihurtzen dute. Hala ere, bere berezitasuna gorabehera, askotan oharkabean pasatzen da edo ez da behar bezala ezagutzen. Aukerak dibertsifikatu eta sektorean eragile berriak agertzen diren testuinguruan, lan honen helburua da erleen eta erlezainen arteko binomioan oinarrituta sortzen diren utilitateen multzoa —ondasun eta zerbitzuak— miatzea eta identifikatzea, baita haien arteko harremanak aztertzea ere. Amaitzeko, etorkizuneko ikerketa-ildoak proposatuko dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2022-09-19

Aipuak nola egin

Etxegarai Legarreta, O., & Sanchez Famoso, V. (2022). Erlezaintzako jardueraren ingurumen-utilitateek eta utilitate sozioekonomiko eta soziokulturalek duten garrantzia. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (122), 19–37. https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak