Betiko bankaren presentzia interneten: bezeroentzako laguntzaren aspektu ezberdinen azterketa konparatiboa
Laburpena
Betiko banka informazioaren teknologia berrietara nola egokitzen den finkatu nahi du gure ekarpenak. Estrategia defentsiboa bakarrik aztertuko dugu, Interneten bidez ari den banka betiko banka komertzialean sartzean datzan estrategia, hau da, banka elektronikoa sukurtsalen hautabidezko ka- naltzat eta aldi berean kanal osagarritzat hartzen duena. Interneten bidez aritzen den bankaren aspektu desberdinen azterketa konparatiboa egiten da, honetarako aldez aurretik aukeratutako banku eta aurrezki kutxen lagin bat erabiliz. Ikerketa honen garapenaren bidez, erakunde bakoitzeko bulego fisi- koetan eta on line banka atalean banka elektronikoari buruzko ze informazio maila duten egiaztatu nahi da. Banka elektronikoaren zerbitzuak erabiltzera- koan bezero potentzialentzat oso garrantzitsua den oinarrizko beste aspektu bat ere aztertu dugu: erakunde desberdinek bezeroek dituzten on line zerbi- tzuari buruzko zalantzak argitzeko eta erreklamazioak konpontzeko duten erraztasuna.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2001 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2001-12-31
Aipuak nola egin
Barrenetxea Ayesta, M., Celestino Gutierrez, A., Etxegarai Legarreta, O., & Flores Garcia, P. (2001). Betiko bankaren presentzia interneten: bezeroentzako laguntzaren aspektu ezberdinen azterketa konparatiboa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (39), 11–25. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4075