Euskal traol-aktibismo feminista: 2021eko Emakumeen Nazioarteko Egunaren elkarrizketa digitalaren azterketa

Egileak

  • Julen Orbegozo Terradillos
  • Enara Zarrabeitia Bilbao
  • Izaskun Alvarez Meaza

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.6

Gako-hitzak:

Emakumeen Nazioarteko Eguna, Twitter, Sare Sozialen Analisia, Feminismoak

Laburpena

Ikerketa honek 2021eko martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Twitterren sortutako elkarrizketa digitala aztertzen du. Helburua da euskal feminismoaren online mobilizazioaren deskribapena egitea, euskarazko traolen monitorizazioaren bitartez. martxoaren 4tik 9ra, 4.444 erabiltzaileren 10.569 txiok osatzen dute lagina eta txioak big data teknikak aplikatuz prozesatu dira, Pajek, Gephi eta Orange Data Mining softwareak erabiliz. Hala, ad-hoc diseinatutako prozesu metodologiko zehatza inplementatzen da. Emaitzek agerian utzi dute ikertutako elkarrizketak sare horizontal eta plurala eraikitzen duela, bi ardatz nagusi oinarri hartuta: ezkerreko ideologia eta abertzaletasuna. Halaber, kasu paradigmatikoa da eztabaida publiko digitaletan eragiteko eragileen estrategiek dituzten ondorioak ikusarazteko.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2022-06-15

Aipuak nola egin

Orbegozo Terradillos, J., Zarrabeitia Bilbao, E., & Alvarez Meaza, I. (2022). Euskal traol-aktibismo feminista: 2021eko Emakumeen Nazioarteko Egunaren elkarrizketa digitalaren azterketa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (121), 113–134. https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.6

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak