Lehen mailako unibertsitateikasleen berrikuntzarako joera

Egileak

  • Paula Álvarez-Huerta
  • Iñaki Larrea
  • Alexander Muela Aparicio

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.3

Gako-hitzak:

Berrikuntzarako joera, Autoeraginkortasuna, Esfortzuaren iraunkortasuna, Interesaren trinkotasuna

Laburpena

Ikerlan honen helburua da lehen mailako unibertsitate-ikasleen berrikuntzarako joera aztertzea, generoaren eta izena emandako ikasketaren jakintza-arloaren arabera. Horretarako, proposatu da autoeraginkortasun sortzailea, autoeraginkortasun ekintzailea eta pertseberantzia aintzat hartzen dituen berrikuntzarako joeraren eredu teoriko berri bat. Ikerketan, 2.369 ikaslek hartu zuten parte, horietatik % 50,11 emakumezkoak (adinaren B=18.50, DT = 2.16) eta % 49,89 gizonezkoak (adinaren B= 18.33, DT= 2.31). Ingeniaritza eta Arkitektura jakintza-arloko ikasleek erakutsi zuten Gizarte eta Lege Zientzietakoek baino berrikuntzarako joera handiagoa. Zehazki, ikasle horiek puntuazio handiagoak izan zituzten pertseberantziari lotutako esfortzuaren iraunkortasunean eta helburuen trinkotasunean. Aitzitik, ez zen ezberdintasunik aurkitu gizonezkoen eta emakumezkoen berrikuntzarako joeren artean. Ikasleen berrikuntzarako joera sustatzeko, proposatzen da horretarako eskuhartzeak abiaraztea unibertsitate-eremuan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2022-03-28

Aipuak nola egin

Álvarez-Huerta, P., Larrea, I., & Muela Aparicio, A. (2022). Lehen mailako unibertsitateikasleen berrikuntzarako joera. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (120), 51–67. https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak