Haurreri emandako tratu txarren ondorioak eta parekoekiko harremanak

Egileak

  • Alexander Muela Aparicio

Laburpena

Artikulu honek tratu txarrak jasandako haurrek parekoekin sortzen dituzten harremanen errebisio teorikoa egitea du helburu.Tratu txarrek ondorio sozio-emozional larriak dituzte haurraren garapenean. Haurrak bere parekoekin duen harremana helburu ebolutibo oso garrantzitsua da eta haurraren lehen urteetan garatzen da. Hau da, lehenengo 30 hilabete eta 7 urte bitartean, alegia, eskolaurrean eta haur-hezkuntzan dagoen garaian. Haurrak bere parekoekin duen harremanari buruz eta tratu txarrei buruz egindako ikerketek honakoa erakusten dute: tratu txarrak jasan dituzten haurrek adin berekoekin harreman desegokia garatzeko joera handiagoa dutela. Zenbait ikerlanetan ere ikusi da pertsona arteko harremanetan izandako arazoek lotura dutela jarrera antisozialarekin eta haurtzaroko, nerabezaroko eta helduaroko nahasmendu psikiatrikoekin.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2007-04-30

Aipuak nola egin

Muela Aparicio, A. (2007). Haurreri emandako tratu txarren ondorioak eta parekoekiko harremanak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (60), 107–123. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4220

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak