Urrutiko irakaskuntza Haur Hezkuntzan: irakaslegaien usteetara hurbilketa

Egileak

  • Ana Gandara Sorrarain

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.4

Gako-hitzak:

Haur Hezkuntza, Irakaslegaiak, Urruneko hezkuntza, Covid-19 ondorena

Laburpena

Covid-19ak irakaskuntza modu eta behar berriak sortu ditu. 2020ko martxoaz geroztik, Haur Hezkuntzan urruneko hezkuntza guztizkoa edo partziala erabiltzera behartuta egon dira irakasleak. Artikuluaren helburua da hurbilketa bat egitea Haur Hezkuntzako Graduko ikasleen usteetara, etorkizunean urruneko irakaskuntzari aurre egin beharko dioten profesionalak izanen baitira: galdetu diegu Haur Hezkuntzako ikasleekin urruneko irakaskuntzan aritzeko nola sumatzen duten beren burua gaitasunei, zailtasunei eta formakuntza-beharrari dagokienez. Galdetegia prestatu aurretik, pandemiak ekarritako irakaskuntza-aldaketei buruz galdetu genien Haur Hezkuntzako 5 adituri, eta pantaila bidezko urrutiko irakaskuntza izan zenez zailtasun-iturririk aipatuena, horri buruz galdetu diegu ikasleei. Onlineko inkesta hiru aldagai konposatuz osatua dago eta horietariko bakoitza, hamahiruna itemez. Ikerketa deskribatzaile eta esploratzaile honetako datuen azterketak hiru ondorio erakusten ditu. Batetik, inkestatuek zailtasunak sumatzen dituztela pantaila bidezko urruneko irakaskuntza Haur Hezkuntzan gauzatzeko; bertzetik, gaitasun-maila txikiagoa sumatzen dutela zailtasun-maila baino; azkenik, korrespondentzia ageri da zailtasun-mailaren eta formakuntza-beharraren artean.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2021-11-25

Aipuak nola egin

Gandara Sorrarain, A. (2021). Urrutiko irakaskuntza Haur Hezkuntzan: irakaslegaien usteetara hurbilketa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (119), 59–74. https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak