Datu-babesaren arautzea Europar Batasunean eta Espainian: garapena eta egungo markoa
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.6Gako-hitzak:
Datu-babesa, DBEO, Europar Batasuna, Adostasuna, Datuentitularren eskubideakLaburpena
Etengabeko garapena izan du datuen babeserako eskubideak, bai eta haren arautzeak ere. Teknologia berriek eta gure datu pertsonalak arriskuan jartzeko modu berriek hala bultzatuta, datu-babesari buruzko arautze bat eraikitzen saiatu ziren, besteak beste, Europako Kontseiluaren 1981eko Hitzarmena edo 95/46/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, urriaren 24koa. Bi dira, egun, eskubide hau arautzen duten arauak: 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, Europar Batasunean, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, Espainian. Eskubide hau edukiz betetzea izan dute helburu arau biek ala biek, eta datu-babesari buruzko arautze berri bat ekarri dute: interesdunaren eskubide berriak, Datu Babeserako Ordezkaria, printzipio gehiago (gardentasuna, xedea mugatzea, datuak minimizatzea, adibidez), datuen babesa diseinutik eta lehenetsita, datuen babesari buruzko eraginaren ebaluazioa, etab.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.