Denak ez du balio nazioarteko inbertsio-gatazkak ebazteko orduan edo giza eskubideen babesa inbertsio-arbitrajean

Egileak

  • Ixusko Ordeñana Gezuraga
  • Sara Arruti Benito

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.7

Gako-hitzak:

Inbertsio-arbitrajea, Inbertsio-tratatuak, Gatazka juridikoa, Giza eskubideak, CIADI

Laburpena

Inbertsio-arbitrajearen erabilera nabarmenki areagotu da azken hamarkadetan gatazkak ebazteko tresna egokia delako ustean. Testuinguru horretan, ez bakarrik mundu akademikoan baita praktikoan ere, gatazkak konpontzeko prozesu horrek hirugarrenen giza eskubideengan sor ditzakeen kalteak eta eraginak mahai gainean jartzen hasi dira. Hortik abiatuta, lan honek inbertsio-arbitrajean giza eskubideen bermea aztertzea du xede. Lehenik eta behin, Nazioarteko Inbertsio Zuzenbidea eta, zehazki, inbertsio-tratatuak aztertuko ditugu, inbertitzaileen babes-arauei arreta berezia jarriz. Ondoren, giza eskubideen eraentza orokorra azalduko dugu. Behin aztergai ditugun bi munduak aurkeztuta, haien arteko harremana erakutsi ahalko dugu, hau da, Giza Eskubideen Zuzenbidea arbitraje-prozesuan aplikatzen den eta, hala denean, nola. Halaber, arbitroek hartzen dituzten erabakien norabidea zein den ikusiko dugu. Amaitzeko, giza eskubideen bermea lege data ezbaian jartzen duten faktoreak jorratu eta horietan oinarriturik haien bermea handitzeko lege ferenda neurriak proposatuko ditugu.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2021-03-04

Aipuak nola egin

Ordeñana Gezuraga, I., & Arruti Benito, S. (2021). Denak ez du balio nazioarteko inbertsio-gatazkak ebazteko orduan edo giza eskubideen babesa inbertsio-arbitrajean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (116), 143–169. https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.7

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak