Zigor-bitartekaritza Espainian egokiro arautzeko ereduen bila: zigor-bitartekaritza Frantzian

Egileak

  • Ixusko Ordeñana Gezuraga
  • Patxi Etxeberria Guridi

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.75.2010.5

Gako-hitzak:

Zigor-bitartekaritza · Justizia berritzailea (restaurative justice) · Askatasuna · Frantzia.

Laburpena

Espainiar ordenamendu juridikoko sistema penalak kinka larria bizi du. Beste akats askoren artean, bereziki mahaigaineratzen dira bide jurisdikzionalak zigor-liskarrak ebazteko aurkezten dituen ahuleziak. Testuinguru horretan, delituak eta faltak konpontzeko tresna egokia delakoan, zigor-bitartekaritzaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, haren kontzeptua eta ezaugarriak jorratzen ditugu, gatazkak ebazteko orduan erakusten dituen abantaila guztiak azpimarratuz. Jurisdikzioz kanpoko teknika honek, baina, ez du arauketa oso, sistematiko eta koherenterik gure ordenamenduan, nahiz eta gure irudiko beharrezkoa izan. Legegilea lan hori egitera animatzeko, eta haren zeregina errazteko, liskarrak ebazteko metodo hau Frantzian nola arautzen den aztertzea du helburu artikulu honek.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2010-12-19

Aipuak nola egin

Ordeñana Gezuraga, I., & Etxeberria Guridi, P. (2010). Zigor-bitartekaritza Espainian egokiro arautzeko ereduen bila: zigor-bitartekaritza Frantzian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (75), 89–110. https://doi.org/10.26876/uztaro.75.2010.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak