Gatazkak ebazteko bestelako bideak (Alternative Dispute Resolution) araudi prozesal zibilean, jurisdikzioaren galga ala akuilu?
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.126.2023.4Gako-hitzak:
Teknika estrajudizialak, Gatazkak ebazteko bestelako bideak (<i>Alternative Dispute Resolution</i>), Gatazkak ebazteko bide egokiak, Jurisdikzioa, Gatazkak ebazteko estatuaren sistemaLaburpena
Pandemia ondorengo garaian, eta haren ondorio larriak epaitegien funtzionamenduan gainditzeko asmoarekin, Espaniako legegileak «Justizia Zerbitzu Publikoaren Eraginkortasun Prozesalari buruzko Lege Proiektua» aurkeztu du. Haren berrikuntza nagusia gatazkak ebazteko bide egokiak dira, arau orokor moduan, epaitegi zibiletara joan ahal izateko derrigorrezko baldintza bihurtu dituelarik. Gainera, prozesu zibila martxan dela ere haren erabilera suspertu egin da. Horien inguruko irakurketa kritikoa egingo dugu, batez ere, Botere Judizialarekin duten harremanean sakonduz. Zer dira, jurisdikzioaren galga ala akuilu?
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.