Sortzaile kulturalak eragile sozialak al dira? Errepertorio kulturalak: espazio, audientzia eta estetika berriak

Egileak

  • Leire Amenabar Larrañaga
  • Maitane Arnoso Martinez

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.4

Gako-hitzak:

Artefaktu kulturalak, Adierazpen politikoa, Estetika berriak, Herrigintza

Laburpena

Ikerketa hau Psikologia Sozialaren jakintza-esparruan kokatzen da, zehazki Psikologia Politikoaren eta Psikologia Komunitarioaren esparruan. Izan ere, sormen kulturala adierazpen politiko gisa landu da bertan. Herrigintza, identitate kolektibo zein indibidualak eta horiek komunitatearekiko duten harremana adierazteko errepertorio politiko dira. Adierazpen horiek sortzen ari diren mugimendu sozial berrien ezaugarriak dira. Euskal Herrian euskalgintzan eta kulturgintzan dabiltzan sormen-diziplina ezberdinetako 13 sortzaile kulturalen eztabaida-prozesu baten bidez, aztertu da haien sormen-lanetan aldarrikatzen diren gaiak, horretarako erabiltzen dituzten errepertorioak eta zein audientziatara zuzentzen diren. Horrela, mikropolitikaren balioa eta aspektu emozionalen estrategiak ikusi dira, zeinak Psikologia Politikoaren ikuspegitik, politikotasunaren definizio berriak izatera irits daitezkeen. Eztabaida-markoan, batik bat, diskurtso kontrahegemonikoak, identitate indibidual zein kolektiboak, hartu-emaneko espazioak eta estrategia estetikopolitikoak identifikatu dira; definizio berri horiekin bat etortzen direnak.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2021-03-04

Aipuak nola egin

Amenabar Larrañaga, L., & Arnoso Martinez, M. (2021). Sortzaile kulturalak eragile sozialak al dira? Errepertorio kulturalak: espazio, audientzia eta estetika berriak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (116), 69–89. https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak