Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arau-hauste batzuen analisia KAren eta GEEAren jurisprudentziaren eta doktrinaren argipean
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.111.2019.6Gako-hitzak:
Herritarren segurtasuna, Proportzionaltasuna, Bilera-eskubidea, Administrazio Zuzenbide zehatzaileaLaburpena
4/2015 Lege Organikoak, martxoaren 30ekoak, Herritarren Segurtasuna Babestekoak aldaketa ugari ekarri zituen herritarren segurtasunaren eremura, baina horrek barne bildu zituen arau-hauste eta zehapenak Administrazioaren zehapen-ahalmenaren printzipioekin bateragarriak diren zalantzan jar dezakegu, bai eta Espainiako Konstituzioak babesten dituen oinarrizko eskubide eta askatasun batzuekin ere, bilera-eskubidearen inguruko edota agintarien edo Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko arau-hauste eta zehapenekin, batik bat. Hori izango dugu ardatz azterlan honetan: lege horren eta gizarte demokratiko baten oinarrizko printzipioen eta gure eskubide eta askatasunen arteko bateragarritasuna; kontuan hartuta, horretarako, Konstituzio Auzitegiaren (KAren) eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren (GEEAren) jurisprudentzia eta doktrina.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2019 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.