Herri-ekimenen erronkak feminismotik indartzen

Egileak

  • Nerea Zubillaga Herran

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.111.2019.1

Gako-hitzak:

Herri-ekimenak, Feminismoa, Gizarte Langintza Komunitarioa, Intersekzionalitatea, Emantzipazioa

Laburpena

Artikulu honetan, askapenaren eta eraldaketa sozialaren alde lanean dabiltzan herri-ekimenen erronkak feminismoetatik nola indartu daitezkeen aztertzen da, identifikatutako erronketako batzuetan arreta berezia jarriz. Gizarte Langintzak, eta batik bat, Gizarte Langintza Komunitarioak, eraldaketaren bidean, ezinbestean kontuan hartu behar baititu helburu berarekin jada lanean ari diren eragileak. Ikerketen errebisioan, errepikatzen diren gabezia komun batzuk identifikatu dira eta, praktika zein teoria feministen bidez, erantzun posible bat eman zaie. Artikuluan, feminismoak herri-ekimenei egin diezaiekeen eta egiten dien ekarpenaren inguruan hausnartzeaz gain, identifikatutako gainerako gabeziak ere aipatzen dira. Hala ere, bereziki, ekimenen barnean egituratzen diren botere-harremanei eta saretzearen beharraren gabeziari intersekzionalitatearen planteamenduaren bidez nola erantzun dakiekeen sakonduko da. Lan honetan, hausnarketa teorikoa egiteko, metodologia kualitatiboaren barnean gaian adituak diren autore eta elkarteek sortutako dokumentazioaren errebisio bibliografikoa eta behaketa parte-hartzailea burutu dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2019-12-05

Aipuak nola egin

Zubillaga Herran, N. (2019). Herri-ekimenen erronkak feminismotik indartzen. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (111), 5–24. https://doi.org/10.26876/uztaro.111.2019.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak