Giza baliabideen zuzendaritza eta lan-antolaketako praktikak berrikuntzaren eragile
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.109.2019.2Gako-hitzak:
Giza baliabideen zuzendaritza, Lan-antolaketa, BerrikuntzaLaburpena
Berrikuntzak enpresa eta beste erakundeen arreta erakarri du azkeneko urteetan. Hori dela-eta, berrikuntzarako ahalmena eta emaitzak hobetzeko iturriak hainbat esparrutan landu dira, izaera ezberdineko iturriak aipatu direlarik. Besteak beste, teknologiari eman zaion garrantzia nabarmena izan da, baina geroz eta esanguratsuagoa da ikerketa garatzen joan den eran beste iturri batzuek ere jaso duten arreta. Horien artean pertsonak daude. Ugari dira pertsonen portaeraren inguruan, eta, oro har, horien zuzendaritzaren inguruan egindako ikerketen ekarpenak. Lan honetan, giza baliabideen zuzendaritzak eta lana antolatzeko erak berrikuntzaemaitzetan izan dezakeen eragina aztertzen dugu, eta horretarako, literaturaren berrikuspena egin dugu. Era honetan, pertsona, gizabanakoa, berrikuntzaren muinean kokatzen dugu, erakundeek bere estrategian kudeatu beharreko gako gisa.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2019 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.