Praktikak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Espazioaren barnean

Egileak

  • Aitziber Lertxundi Lertxundi
  • Alaitz Mendizabal Zubeldia
  • Aitziber Olasolo Sogorb

Laburpena

Artikulu honen helburua, enpresa-ikasketen barnean enpresetan egiten diren praktiken ikuspuntutik, gaur egungo unibertsitate-sistemek Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Espazioan (EGHE) barneratzean izango lituzketen egokitzapen-aldaketak aztertzea da. Horretarako, era orokor batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen irakaskuntza-egitura eta Enpresa Ikasketen Diplomaturako ikasketa-plana azaltzen dira. Jarraian, Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Espazioa egituratzeko hasitako ekimenen azalpen labur bat egiten da. Gero, enpresa-ikasketetan praktikek duten garrantzia azpimarratzen da, egungo legedia erreferentzia gisa harturik. Eta amaitzeko, EGHEn barneratzeak enpresetan egiten diren praktiketan izango dituen eraginei buruzko zenbait hausnarketa egiten dira.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2004-10-18

How to Cite

Lertxundi Lertxundi, A., Mendizabal Zubeldia, A., & Olasolo Sogorb, A. (2004). Praktikak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Espazioaren barnean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (50), 9–21. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4146

Zenbakia

Atala

Artikuluak