Barne-komunikazioa kooperatibetan: entzunak sentitzen dira langileak? Kasu-azterketa MONDRAGONen
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.107.2018.4Gako-hitzak:
Barne-komunikazioa, Langileen pertzepzioak, MONDRAGONLaburpena
Barne-komunikazioa erabakigarria da arrakastadun erakundeetan; izan ere, eragiten du, besteak beste, langileen motibazioan, parte-hartzean eta produktibitatean. Halere, kontuan izan behar dugu barne-komunikazioaren praktika eraginkorrak eskatzen duela informatzeaz gain, entzutea. Hain zuzen ere, artikulu honen helburua da jakitea entzunak sentitzen ote diren kooperatibetako langileak. Era berean, eta ezberdintasunik dagoen jakite aldera, pertzepzio horiek guztiak ikertu dira kontuan izanik honako aldagai hauek: organoetako partaide izan ala ez, eskulan mota, lan-egoera eta egoitza. Horretarako, MONDRAGONeko kooperatiba bateko 224 langilek betetako galdetegiaz gain, zortzi elkarrizketa erdi egituratu egin dira. Jasotako datuek aditzera ematen dutenaren arabera, langileen pertzepzio orokorra da gutxi entzunak direla haien kezkak eta itxaropenak. Halere, entzuna sentitzeko pertzepzioan ematen dira ezberdintasun estatistiko esanguratsuak hainbat aldagaitan.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2018 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.