Euskal nazio garaikidearen azterketa futbol-ekitaldiaren bitartez

Egileak

  • Ekain Rojo Labaien

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.96.2016.4

Gako-hitzak:

Futbola · Euskal Herria · Nazionalismoa · Kirola · Sinboloa

Laburpena

Euskal nazio-nortasuna eta futbol-ekitaldia elkar hartuta joan dira 1920ko hamarkadaz geroztik. Orduan, Industria Iraultza berantiarraren garai berberean gizarteratu ziren euskal nazionalismoak eta haren joerako prentsa idatziak berena egin zuten futbola. Frankismoaren lau hamarkadako debekuaren aldian euskal sinboloen azken gotorleku izan zen. XXI. mendeko aro eraberrituan, berriz, euskal nazioaren ispilu konplexua izatera igaro da futbol-ekitaldia. Estatu-gabeziaren auziak, euskal nazionalismoaren baitako zatiketek eta euskal komunitatearen partaide sentitzeko askotariko hautemate moduek zaildu egin dute era bateratuan euskal nazioa gorpuztea. Hala, artikulu honen helburua da futbol-ekitaldia erabiltzea euskal nazioaren gaur egungo bidegurutzea aztertzeko gizarte-zientziaren tresna modura. Euskal taldeen osaeraren berezitasuna eta euskal nazio-selekzioaren ezintasuna nabarmenduko dira horretarako.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2016-03-09

Aipuak nola egin

Rojo Labaien, E. (2016). Euskal nazio garaikidearen azterketa futbol-ekitaldiaren bitartez. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (96), 67–89. https://doi.org/10.26876/uztaro.96.2016.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak