Futbola nazionalismoen biziraupenaren isla globalizazioan eta estatu-nazioen boterearen zaindaria

Egileak

  • Ekain Rojo Labaien

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.84.2013.4

Gako-hitzak:

Estatu-nazioa · Nazionalismoa · Globalizazioa · Futbola · Imajinatutako komunitatea.

Laburpena

Estatu-nazioen amaiera, eta are gehiago, nazionalismoena ere, iragarria izan zen globalizazioaren eraginagatik, baina nazioarteko futbol partiden adiera adibide argiena da baieztapen hori benetakoa izatetik urrun dagoela. Nolanahi ere, gutxienik nazio-selekzioek erakusten dute XIX. mendetik eratorritako nazio monolitikoaren egitasmoa amaitua dagoela, eta estatu-nazioek ezinbestean aniztasuna bere egin beharko dutela aurrerantzean. Izan ere, nazioa ordezkatzen duten taldeak askotariko jatorriko futbolariz osatuta daude. Hala ere, FIFA, beste kiroletako edozein erakunde baino gehiago, nazio-harrotasunaren eta futbolaren arteko lotura bizirik mantentzeko eginahalak egiten ari da. Euskal Herria bezalako estaturik gabeko nazioei ez diete uzten lehiaketa ofizialetan parte hartzen, eta hartara, estatuen hegemonia bermatua da.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2013-03-01

Aipuak nola egin

Rojo Labaien, E. (2013). Futbola nazionalismoen biziraupenaren isla globalizazioan eta estatu-nazioen boterearen zaindaria. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (84), 89–104. https://doi.org/10.26876/uztaro.84.2013.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak