Euskal Dragoiak Erdiko Erresuman: Mondragon Taldeko Multinazionalak Txinan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.84.2013.2Gako-hitzak:
Mondragon Taldeko Multinazionalak · Kooperatibak · Multinazionalak · Atzerriko filialak · TxinaLaburpena
Artikulu honetan Mondragon Taldeko Multinazionalak (MTMak) ditugu aztergai, batik bat atzerriko filialen ikuspegitik. Enpresa multinazionalen alderdi kritikoak kontuan hartuz, MTMak deseraiki eta beraien ezaugarri nagusiak aztertzen dira: etxe nagusien rol eta egitura, filial-matrize harremanak, erabakigunearen kokapena, balio erantsiaren banaketa, lan baldintzak eta lan-harremanak filialetan, teknologia-transferentzia, erantzukizun soziala, eta abar. Hain zuzen ere, lan honek MTMak ohiko multinazionaletatik desberdintzen dituzten alderdi bereizgarriak bilatu nahi ditu atzerriko herrialde, ezarpen eta langileen ikuspegitik. Metodologia MTMen eta atzerriko hainbat filialen azterketa enpirikoan oinarritzen da, batik bat, Txinako Kunshan industriagunekoenean.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2013 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2013-03-01
Aipuak nola egin
Errasti Amozarrain, A. (2013). Euskal Dragoiak Erdiko Erresuman: Mondragon Taldeko Multinazionalak Txinan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (84), 43–65. https://doi.org/10.26876/uztaro.84.2013.2