Lekualdatzeak eta enplegu kooperatiboa Fagor Elektrotresnak E. Koop.-ren ataka

Egileak

  • Antxon Mendizabal Etxabe
  • Anjel Errasti Amozarrain
  • Enekoitz Etxezarreta Etxarri

Laburpena

Lan honen bitartez lekualdatze produktiboen afera aztertu nahi da, horrek enplegu kooperatiboan dituen eraginak arakatuz ikuspegi teoriko zein enpi- riko batetik. Lehen atalean, lekualdatzearen fenomenoa definitu eta kokatu ostean, bere dimentsioak, kausak eta zenbait ondorio aztertuko dira globali- zazioaren testuinguruan. Gerturatze teoriko horren ostean, Fagor Elektrotresnak E. Koop.-ren nazioarteko hedakuntzaren alderdi ekonomiko zein sozialei arreta jarriz osatuko da bigarren ataleko ikerketa enpirikoa. Fagor-ek bere nazioarteko hazkunde-estrategien ondorioz Maroko, Argentina, Polonia eta Frantzian jardutera jauzi egin du, etxetresna elektrikoen merkatu europarrean bere posizioa sendotzeko ahaleginetan. Eta merkatu europarrean lehiatzeak esan nahi du kontzentrazio-prozesuei, ekialdeko herrietara bideraturiko lekualdatzeei eta Asiako herrialdeen lehiakortasun-mehatxuei erantzun beharra. Ondorioz, lan honek nazioarteratze-politika horren inplikazio enpresarial eko- nomikoak eta sozial kooperatiboak arakatzea du helburu. Amaitzeko, azken ondorio gisa, mundu kooperatiboak globalizazioaren eta lekualdatzeen erronkei aurre egiteko zenbait estrategia posible iradokiko dira.

Deskargak

Downloads

Argitaratua

2006-07-12

Aipuak nola egin

Mendizabal Etxabe, A., Errasti Amozarrain, A., & Etxezarreta Etxarri, E. (2006). Lekualdatzeak eta enplegu kooperatiboa Fagor Elektrotresnak E. Koop.-ren ataka. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (57), 11–37. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4205

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak