Euskarazko kultur industrien lokalizazioa berrikuntza sozialaren ikuspegitik. Margin Ugalde Kultur Parkearen kasua
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.82.2012.1Gako-hitzak:
Berrikuntza soziala · Hizkuntza gutxituak · Lurralde-garapena · Kultur industriak.Laburpena
Lan honetan Martin Ugalde Kultur Parkea aztertu da lurraldea, berri-kuntza eta kultura elkarloturik aztertzen dituzten teoria ekonomikoen argitan. Lurralde-garapenari buruzko teoriak eta berrikuntza sozialaren kontzeptua dira Parkearen errealitatera hurbiltzeko baliatu diren marko teorikoak. Teoria horiek kultur industrien esparruan aplikatu nahi izan dira, kontuan hartuz Parkeak kultur industrien lokalizazio-estrategien artean ezaugarri bereizgarri bat baduela: hizkuntza gutxitu batean diharduten (eta eragin nahi duten) erakunde kulturalen bilgune izatea, alegia. Parkeko eragileekin burututako landa-lanaren emaitzak aztertuta, Parkea berrikuntza sozialaren adibide argia izateaz gainera, lurralde-garapenerako esparru estrategikotzat jotzeko behar beste elementu badituela ondorioztatu da.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2012 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2012-09-28
Aipuak nola egin
Etxezarreta Etxarri, E., & Zendoia Sainz, J. M. (2012). Euskarazko kultur industrien lokalizazioa berrikuntza sozialaren ikuspegitik. Margin Ugalde Kultur Parkearen kasua. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (82), 5–32. https://doi.org/10.26876/uztaro.82.2012.1