Leintz bailarako nerabeak eta ikus-entzunezko edukien kontsumoa, digitalizazioaren garaian

Egileak

  • Amaia Pavon Arrizabalaga
  • Aitor Zuberogoitia Espilla

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.78.2011.2

Gako-hitzak:

Nerabeak · Ikus-entzunezko kontsumoa · Digitalizazioa · Leintz bailara.

Laburpena

Ikerketa honetan aztertu da zelakoa den Leintz bailarako nerabeen (12-16 urte) ikus-entzunezko kontsumoa. Aztertu da, batetik, gaztetxoek zelan kontsumitzen dituzten ikus-entzunezkoak; horrekin batera, ezagutu nahi izan dira beren motibazioak ikus-entzunezkoak kontsumitzeko; amaitzeko, ikertu da euskarazko edukiek zein toki betetzen duten haien kontsumoan. Ohiko telebistaz haratago, Interneteko eta telefono mugikorretako ikus-entzunezkoak ere hartu dira kontuan. Ikerketa burutzeko, Arizmendi ikastolako 207 neraberen kontsumoa aztertu da, metodo kuantitatibo eta kualitatiboak baliatuta. Azterketa honek, nerabeen ikus-entzunezko kontsumoari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, ikerketa-metodologia bat proposatzen du gaian sakondu gura duten etorkizuneko ikerketentzat.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2011-09-30

Aipuak nola egin

Pavon Arrizabalaga, A., & Zuberogoitia Espilla, A. (2011). Leintz bailarako nerabeak eta ikus-entzunezko edukien kontsumoa, digitalizazioaren garaian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (78), 31–49. https://doi.org/10.26876/uztaro.78.2011.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak