Zigor-bitartekaritza Espainian egokiro arautzeko ereduen bila: zigor-bitartekaritza Frantzian
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.75.2010.5Gako-hitzak:
Zigor-bitartekaritza · Justizia berritzailea (restaurative justice) · Askatasuna · Frantzia.Laburpena
Espainiar ordenamendu juridikoko sistema penalak kinka larria bizi du. Beste akats askoren artean, bereziki mahaigaineratzen dira bide jurisdikzionalak zigor-liskarrak ebazteko aurkezten dituen ahuleziak. Testuinguru horretan, delituak eta faltak konpontzeko tresna egokia delakoan, zigor-bitartekaritzaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, haren kontzeptua eta ezaugarriak jorratzen ditugu, gatazkak ebazteko orduan erakusten dituen abantaila guztiak azpimarratuz. Jurisdikzioz kanpoko teknika honek, baina, ez du arauketa oso, sistematiko eta koherenterik gure ordenamenduan, nahiz eta gure irudiko beharrezkoa izan. Legegilea lan hori egitera animatzeko, eta haren zeregina errazteko, liskarrak ebazteko metodo hau Frantzian nola arautzen den aztertzea du helburu artikulu honek.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2010 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2010-12-19
Aipuak nola egin
Ordeñana Gezuraga, I., & Etxeberria Guridi, P. (2010). Zigor-bitartekaritza Espainian egokiro arautzeko ereduen bila: zigor-bitartekaritza Frantzian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (75), 89–110. https://doi.org/10.26876/uztaro.75.2010.5