Galdegai-lekua testu-hastapenetan (eta II) (Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira liburuan)

Egileak

  • Mitxel Kaltzakorta Mentxaka

Laburpena

Bigarren artikulu honetan, lehenengoan legez, helburu bi dauzkat: batetik, eta nagusitzat, Sebero Altubek emaniko legea galdegaiari buruz —galdegaia paratu behar da aditz aurrean— ez dela egokia hasiera-perpausetan (aztertuko dut zenbatetan betetzen den legea eta zenbatetan ez); bigarren helburutzat, sekundariotzat, gura dut manipulatu hasiera-perpausak, beste hurrenkera batean sekuentziatu osagaiak, tokiz aldatu batez ere aditza eta galdegaia; eta, horrela, aztertu zeintzuk sekuentzia, osagai hurrenkera, irakurtzen diren errazen edo nekezen, eta zergatik. Baina bigarren artikulu honetan, beste liburu bat daukat aztergai: Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia, J. I. Iztuetak idatzia, M. J. Ezeizabarrenak atondua eta Euskal Editoreen Elkarteak argitaratua.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2003-09-02

Aipuak nola egin

Kaltzakorta Mentxaka, M. (2003). Galdegai-lekua testu-hastapenetan (eta II) (Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira liburuan). Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (46), 41–59. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4122

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak