Galdegai-leku testu-hastapenetan (I) (Horrela bizi bagiña beti liburuan)
Laburpena
Artikulu-sail honetan egileak erakutsi gura du helburu nagusitzat Sebero Altubek emaniko legea galdegaiari buruz (galdegaia ipini behar da aditz aurrean) ez dela egokia. Horretarako, aukeratu ditu idazle klasikoen testu batzuk eta ahozko beste batzuk, baina aztertu beharrean testuok oso-osorik, jorratzen ditu soilik euretako hasiera-perpausak: idazle-hiztunek non kokatzen duten galdegaia, aditz aurrean edo ostean. Helburu sekundariotzat dauka, manipulatuz gero perpaus aztergaiak, alegia, tokiz aldatuz gero galdegaia eta aditza, aztertzea zelako eragina duten manipulaziook perpausak prozesatzean: zeintzuk osagai-hurrenkera irakurtzen diren errazen edo gaitzen, eta zergatik. Lehenengo artikulu honetan egileak aztertzen du Horrela bizi bagina beti liburua, Anjel Lertxundik prestatua zeinetan jasotzen diren hainbat idazleren narrazioak.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2003 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.