Prozesu psikolinguistikoak eta eskizofrenia
Gako-hitzak:
eskizofrenia, diskurtsoa, neurri psikolinguistikoakLaburpena
Hizketak eskizofrenian aurkezten dituen beste nahaste batzuk ebaluatzen ari garen ikerketa zabalago baten zati den lan honen helburua zen subjektu eskizofreniadunak kontrol-taldeko subjektu normalekin erkatzea diskurtsoaren makroegitura edo koherentzia globala operazionalizatzeko erabili ziren hainbat adierazle psikolinguistikotan. Hamar subjektu eskizofreniadunen diskurtsoak kontrol-taldeko 11 subjektu normal parekaturen diskurtsoekin erkatu ziren, solaskideari entzundako istorio bat kontatzean zetzan proba baten bidez. Diskurtsoaren koherentzia globala operazional bihurtzeko erabili ziren adierazleetan alde esanguratsuak aurkitu genituen subjektu eskizofreniadunen eta normalen artean. Alde horiek, gainera, irauten zuten proba berriz egin zitzaienean 9 hilabete geroago.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2000 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2000-09-14
Aipuak nola egin
Insua Cerretani, P., Huizi Petrikorena, P., & Grijalvo, J. (2000). Prozesu psikolinguistikoak eta eskizofrenia. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (34), 92–112. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4047