Enplegagarritasunerako zehar-konpetentziak Ocean i³ proiektuan

Egileak

  • Olatz Zinkunegi Goitia
  • Itziar Rekalde Rodriguez
  • Alberto Díaz de Junguitu Gonzalez de Durana

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.125.2023.1

Gako-hitzak:

Enplegagarritasuna, Zehar-konpetentziak, Jasangarritasuna, Goi-mailako hezkuntza, Ikerketa kualitatiboa

Laburpena

Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak lan-merkatuan aintzatesten diren konpetentzien garapena oinarritzat hartzea eskatzen du gaur egun. Horrela, ikasleek profil profesional egokia garatuko dute jarduera profesionala eraginkortasunez betetzeko. Goi-mailako hezkuntza-proiektuetako bat da Ocean i³, ozeanoaren iraunkortasuna helburu izanik sortutako hezkuntza-berrikuntzako Euskadi-Akitania mugaz gaindiko proiektua. Ikerlan honen helburua, hain zuzen ere, Ocean i³ proiektuan enplegagarritasunean laguntzen duten zehar-konpetentzien garapenean ikasleek eta irakasleek duten pertzepzioa aztertzea izan da. Emaitzek erakutsi dutenez, proiektuan parte hartzeak enplegagarritasunean modu positiboan eragiten duten zehar-konpetentzien garapenean lagundu die parte-hartzaileei, hala nola talde-lanean, ikuspuntu berriak ezagutzean, komunikazioan, autonomian, gatazka konplexuen ebazpenean eta moldagarritasunean.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2023-07-10

Aipuak nola egin

Zinkunegi Goitia, O., Rekalde Rodriguez, I., & Díaz de Junguitu Gonzalez de Durana, A. (2023). Enplegagarritasunerako zehar-konpetentziak Ocean i³ proiektuan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (125), 5–35. https://doi.org/10.26876/uztaro.125.2023.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak