Obesitatea eta eskola-jazarpena haurtzaroan eta nerabezaroan: berrikuspen sistematikoa
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.7Gako-hitzak:
Berrikuspen sistematikoa, Haur-obesitatea, Eskola-jazarpena/bullyingLaburpena
Gaur egungo gizartean obesitatea duten haurrak oso estigmatizatuak izaten dira, eta pisu normala duten haur eta nerabeen aldean, bullyingaren biktima izateko aukera gehiago dituzte. Lan honen helburua da Lehen eta Bigarren Hezkuntzako haur eta nerabeengan obesitateak eskola-jazarpenean jokatzen duen papera aztertzen duen literatura zientifikoa berrikustea, baita horrek eragingo lituzkeen ondorioak jakitera ematea ere. Horretarako, bilaketak PubMed, Web of Science, Scopus eta PsycINFO datu-baseetan gauzatu ziren. Mundu-mailan argitaratutako 26 artikulu landu ziren guztira. Emaitzen arabera, obesitatea izatea eskola-jazarpena sufritzeko arrisku-faktorea da, mutila izatearekin batera. Gainera, mutilek jazarpen fisiko gehiago pairatzen zituzten nesken aldean, eta neskek, aldi berean, jazarpen erlazionala sufritu ohi zuten. Horrek dituen ondorio ohikoenen artean, depresioa, antsietatea eta isolamendu soziala aurkitu ziren. Berrikuspen honek agerian uzten du bullyinga sufritzen duten haur eta nerabeenganako kezka. Honenbestez, psikologoek adingabeei errespetuan eta tolerantzian oinarritutako harremanak irakasterako berebiziko erantzukizuna dute.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2022 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.