Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa: berrikuspen sistematikoa

Egileak

  • Miren Santos Erice
  • Eva Pereda Pereda

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.126.2023.3

Gako-hitzak:

Gainpisua, Obesitatea, Generoa, Pisu-estigma, Diskriminazioa

Laburpena

Mundu-mailan, gainpisuaren eta obesitatearen prebalentzia areagotu da. Europan, 1980tik 2015era % 11,6 eta % 8,4 igo da, hurrenez hurren. Pisu-estigmak zenbait alorretan presente egoten jarraitzen du, obesitatea duten banakoak askotan estigmatizatuak izanik eta generoaren araberako ezberdintasun nabarmenak aurkiturik. Ebidentzia hori kontrastatzeko helburuarekin, hainbat datu-basetan gauzatutako bilaketetan oinarritu da berrikuspen hau; osotara 28 artikulu enpiriko aztertu dira, gainpisua edo obesitatea duten emakume eta gizonen estigmatizaziobizipenak alderatzeko. Emaitzek erakutsi dutenaren arabera, gehiegizko pisua duten emakumeek pisu-estigma bizitzeaz gain genero-ezberdintasunei ere aurre egin behar izaten diete, bizitzako alor ezberdinetan. Aurkikuntza hauek bat egiten dute aurretik argitaratutako zenbait ebidentziarekin, eta inplikazio garrantzitsuak dituzte gainpisua eta obesitatea daukaten emakumeen eguneroko bizitza hobetzeari begira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2023-09-21

Aipuak nola egin

Santos Erice, M., & Pereda Pereda, E. (2023). Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa: berrikuspen sistematikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (126), 61–90. https://doi.org/10.26876/uztaro.126.2023.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak