Eskola Txiki bateko irakasle talde baten harreman pedagogikoen analisia

Egileak

  • Esti Amenabarro Iraola
  • Leire Urretabizkaia Eraso
  • Maria Yanci Irigoyen

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.5

Gako-hitzak:

Irakasleak, Pertsonarteko harremanak, Eskola Txikia, Hezkuntza Emozionala

Laburpena

Artikulu honen helburua da irakasle talde baten pertsonarteko harremanen analisia egitea. Nafarroako iparraldean kokatuta dagoen Eskola Txiki baten kasuazterketa da. Gizarte-errealitate aldakor eta ezegonkorrean harremanak aztertzea beharrezkoa da; izan ere, eskolako gainerako prozesuak ezagutzen eta ulertzen laguntzen dute. Horrela, irakasleek beren lanbidearen inguruan dituzten igurikapenak zein diren, beren harremanak nola hautematen dituzten eta emozioen kudeaketak harremanei dagokienez nolako loturak dituen aztertu da. Modu berean, Eskola Txikia izanik, espazio zein kokapen aldetik duen bereizgarria kontuan hartuta, Emozio Hezkuntza izenez ezagutzen den egitasmoa garatzen dela aintzat hartu da. Oinarri kualitatiboa du, etnografiaz baliatu gara eta arakatze narratibo bisuala egin, sakoneko elkarrizketak eta foto-elizitazioa bezalako teknikak hobetsiz. Emaitzei dagokienez, irakasleen pertsonarteko harremanak eta haien dimentsio pedagogikoaren analisia garrantzitsua da, harreman guztiak ez baitira osasuntsuak. Harreman sanoek epe luzeko ikusmiran kokatzen dute eskola. Emozioek eragina dute irakasleen arteko harreman osasuntsuetan.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2022-06-15

Aipuak nola egin

Amenabarro Iraola, E., Urretabizkaia Eraso, L., & Yanci Irigoyen, M. (2022). Eskola Txiki bateko irakasle talde baten harreman pedagogikoen analisia. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (121), 87–110. https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak