Rockaren bilakaera nazioarteko testuinguru ekonomikoan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.113.2020.2Gako-hitzak:
Herri-musika, Rock, Munduko ekonomia, GlobalizazioaLaburpena
1950eko hamarkadaren hasieran musika-genero berri bat sortu zen Estatu Batuetan, munduan berehala zabaldu zen fenomeno bihurtua: rock-and-rolla. Protesta-mugimendu bilakatu zen, eta planeta osoan hedatu zuten artistek eta taldeek, Hirugarren Industria Iraultzan nazioartean izandako gertaera handien bilakabidearen eraginpean. Hain zuzen ere, nazioarteko harreman ekonomikoek eragin handia izan dute rocka fenomeno planetario bilakatzera eraman duen bide horretan, eta funtsean ekonomian sorburua duten nazioarteko gertaera nabarmenen aurrean salaketarako eta gizartearen nahigabea adierazteko bozgorailu bihurtu da aldi berean.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2020 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.