Kopenhageko Klima Aldaketari buruzko Konferentzia: helburua Mexikon lortu behar da

Egileak

  • Asier Garcia Lupiola

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.73.2010.2

Gako-hitzak:

Klima-aldaketa · Ondorio ekonomikoak · Berotegi-efektuko gasen murrizketa · Europar ingurune-estrategia.

Laburpena

Kyotoko Protokoloak, herrialde industrializatuek atmosferara jaurtitzen dituzten berotegi-efektuko gasen kopurua murrizten duen nazioarteko itunak, 2012ko abenduan indarrean egoteari utziko dio. Protokoloa ordeztu behar duen testuari buruzko negoziaketak 2007an hasi ziren eta 2009ko abenduan Kopenhagen garatu zen Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Koferentzian bukatu behar ziren. Foro horretan herrialde industrializatuek izandako jarrerek ez zuten asmo handirik islatu eta ez zen nazioarteko akordio loteslerik lortu, nahiz eta Europar Batasunaren proposamenak aipagarriak izan ziren. Nazio Batuek Kopenhageko Akordioa aurrerapausotzat jotzen badute ere, Kyotoko Protokoloa ordeztuko duen testu loteslearen onarpena Mexikon garatuko den batzarrean egin beharko da.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2010-06-30

Aipuak nola egin

Garcia Lupiola, A. (2010). Kopenhageko Klima Aldaketari buruzko Konferentzia: helburua Mexikon lortu behar da. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (73), 23–37. https://doi.org/10.26876/uztaro.73.2010.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak