Elkarrekintza didaktikoa eta album ilustratua hezkuntza literariorako giltzarri. Ezagutzak elkarrekin eraikitzen
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.106.2018.1Gako-hitzak:
Literaturaren didaktika, Hezkuntza literarioa, Lehen Hezkuntza, Elkarrekintza didaktikoa, Ikaskuntza dialogikoa, Album ilustratua, Irakasleen prestakuntzaLaburpena
Lan hau hezkuntza literarioaren esparruan kokatzen da, eta helburu du elkarrekintza didaktikoaren estrategietan sakontzea, elkarrekintza diseinatzeko eta gelaratzeko modu desberdinak aztertuz. Horretarako, album ilustratua izan da aztertutako gelaratzeetan langai izan den generoa, hain zuzen ere, genero horren izaera erraztatzailea delako elkarrekintzak eraikitzeko, ikaskuntza dialogikoa sustatzeko eta literaturaz hitz egiteko. Ildo horretatik, ikertu dira album ilustratuak eta elkarrekintzak eskaintzen dituzten aukerak gaitasun literarioak nahiz komunikatiboak lantzeko. Hori guztia prestakuntza ikertuaren barruan egin da Arizmendi Ikastolan, eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailako irakasle baten gelaratzeak analizatu dira; horietako bakoitzean nagusitu diren elkarrekintza motak eta bakoitzak nola lagundu duen ezagutzak eraikitzen eta mintzagaietan sakontzen.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2018 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.