DBHko ikasleen iritzi-testuetako gaitasun diskurtsiboak langai
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.109.2019.3Gako-hitzak:
Hizkuntzaren didaktika, Bigarren Hezkuntza, Argudio-testu, Iritzi-testu, Aurretestu, Ondo-testuLaburpena
Egungo irakaskuntza-sistemak, elebidun orekatuak bermatzeko, ikasleen komunikazio-gaitasuna erdietsi behar du. Helburua asebetetzeko, material didaktikoa helburu horretara egokitzeaz gain, ikasgelako egiteko moduetan aldaketak behar dira. Horrek irakasleari bi erronka, bederen, planteatzen dizkio: batetik, ikasleen zailtasun diskurtsiboak identifikatzea, eta bestetik, i(ra)kas-prozesua zailtasun horiek gainditzera bideratzea.
Artikulu honetan, argudio-testua langai izan duen sekuentzia didaktiko baten emaitzak aurkezten dira; zehazki, Genevako Unibertsitateko Hizkuntzen Didaktikako taldeak eraikitako sekuentzia didaktikoaren metodologia erabiliz.
Argudioaren alderdi irakasgarriak identifikatzeko, Lekaroz-Elizondo ikastetxeko DBHko 4. mailan jasotako iritzi-testuak aztertu dira; lehenbizi, argudio-testuen berezko ezaugarri diskurtsiboak bildu dira, eta ondoren, ikasleen aurretestuetako oztopo nagusiak identifikatu, irakas-objektuak zedarritu eta, horiek gelaratzeko moduluen zer-nolakoak zehaztearekin batera, ondo-testuen izenburuetan eta sarreretan azaleratu diren garapen-aztarnak aurkeztu dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2019 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.