Espetxeko genero-diskriminazioa hizpide: Euskal Herriko presondegietako atxiloen, langileen eta elkarteetako kideen ikuspegiak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.98.2016.1Gako-hitzak:
Espetxeratutako emakumeak · Generoa · DiskriminazioaLaburpena
Gaur egun eta Euskal Herriko presondegietan emakume atxiloek zer-nolako genero-bereizkeriak edo desberdinkeriak jasaten dituzten aztertzea du helburutzat artikulu honek. Batik bat, azken urteotan espetxe-sisteman gertaturiko aldaketen balizko eraginari erreparatu nahi diogu; esate baterako, makrokartzela edota zentro tipoen agerpenari nahiz Errespetu Moduluen sorrerari helduta. Horretarako, Kartzela, genero-erakundea: emakume presoen bizipenak, erresistentziak eta estrategiak doktore-tesiaren testuinguruan egindako elkarrizketa sakonen edukiak aztergai izango ditugu. Hainbat esparru hartuko dugu kontuan: 1) zentroak, azpiegiturak eta barne-antolaketa; 2) jarduerak, ikastaroak eta enpleguak; 3) kontrola eta erasoak; 4) osasun-egoera, arreta medikoa eta zaintza; eta, azkenik, 5) espetxetik kanpo daudenekiko hartu-emanak. Esparru horietan (bir)sortzen diren genero-ezberdinkerien bidez, kartzelaren izaera sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea azaleratzen ahaleginduko gara.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2016 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.