Hamaika Telebista «atsegin dut»: Facebook-eko jarraitzaileen profil eta telebista-gustuen online azterketa

Egileak

  • Uxoa Anduaga Berrotaran
  • Koldo Diaz Bizkarguenaga

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.88.2014.4

Gako-hitzak:

Internet · Komunikabideak · Facebook · Hamaika Telebista · SocialTV

Laburpena

Hamaika Telebistak bere telebista-eskaintza egokitu eta Interneteko potentzialtasuna aprobetxatzeko asmoz, Facebookeko jarraitzaileen iritzi eta kritikak kontuan hartuko dituen proiektu parte-hartzaile bat abiarazi zuen2012ko uztailean. Hura Euskal Herrian lehen aldiz burutzen den telebista-kanal baten eta haren Facebookeko jarraitzaileen arteko ikerketa izanik,oinarri teoriko eskasei eta metodologikoki ikerketa-teknika berritzaileak sortzeko premiari aurre egin behar izan die. Zailtasun horiek tarteko, ikerketak bi helburu ongi betetzea lortu du: bata, ezaugarri soziodemografiakoetan oinarrituz, Facebookeko jarraitzaileen profila nolakoa den ezagutzea eta deskribatzea. Bestea, Facebookeko jarraitzaileek Hamaika Telebistaren inguruan duten iritzia jasotzea, zehazki telebista-katearen aspektu indartsuenak eta ahulguneak zeintzuk diren identifikatuz.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2014-03-31

Aipuak nola egin

Anduaga Berrotaran, U., & Diaz Bizkarguenaga, K. (2014). Hamaika Telebista «atsegin dut»: Facebook-eko jarraitzaileen profil eta telebista-gustuen online azterketa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (88), 75–97. https://doi.org/10.26876/uztaro.88.2014.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak