Euskarazko kultur industrien lokalizazioa berrikuntza sozialaren ikuspegitik. Margin Ugalde Kultur Parkearen kasua

Egileak

  • Enekoitz Etxezarreta Etxarri
  • Jose M. Zendoia Sainz

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.82.2012.1

Gako-hitzak:

Berrikuntza soziala · Hizkuntza gutxituak · Lurralde-garapena · Kultur industriak.

Laburpena

Lan honetan Martin Ugalde Kultur Parkea aztertu da lurraldea, berri-kuntza eta kultura elkarloturik aztertzen dituzten teoria ekonomikoen argitan.  Lurralde-garapenari buruzko teoriak eta berrikuntza sozialaren kontzeptua dira Parkearen errealitatera hurbiltzeko baliatu diren marko teorikoak. Teoria horiek kultur industrien esparruan aplikatu nahi izan dira, kontuan hartuz Parkeak kultur industrien lokalizazio-estrategien artean ezaugarri bereizgarri bat baduela: hizkuntza gutxitu batean diharduten (eta eragin nahi duten) erakunde kulturalen bilgune izatea, alegia. Parkeko eragileekin burututako landa-lanaren emaitzak aztertuta, Parkea berrikuntza sozialaren adibide argia izateaz gainera, lurralde-garapenerako esparru estrategikotzat jotzeko behar beste elementu badituela ondorioztatu da.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2012-09-28

Aipuak nola egin

Etxezarreta Etxarri, E., & Zendoia Sainz, J. M. (2012). Euskarazko kultur industrien lokalizazioa berrikuntza sozialaren ikuspegitik. Margin Ugalde Kultur Parkearen kasua. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (82), 5–32. https://doi.org/10.26876/uztaro.82.2012.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak