Mugimenduzko ekintzak ingelesez eta euskaraz, Sarrionandiaren itzulpen baten azterketatik abiatuta

Egileak

  • Aiora Jaka Irizar

Gako-hitzak:

Lexikalizazio-ereduak · Mugimenduzko aditzak · Satelite-hizkuntzak · Aditz-hizkuntzak

Laburpena

Lan honetan S. T. Coleridge-ren The Rime of the Ancient Mariner ingelesezko poeman eta Joseba Sarrionandiaren euskarazko itzulpenean agertzen diren mugimenduzko ekintzak aztertu dira, bi hizkuntza horien lexikalizazio-ereduak alderatzeko. Talmy-k (1991, 2000) eta Slobin-ek (1991, 1996a, 1996b, 2000, 2004, 2005) proposatutako banaketari jarraituz, euskara aditz-hizkuntza dela frogatu da, baina Bideari buruzko informazioari dagokionez, satelite-hizkuntzek bezala jokatzen duela (Ibarretxe-Antuñano, 2004a). Tipologikoki desberdinak diren bi hizkuntza horien arteko itzulpenean zer gertatzen den aztertu nahian, Coleridge-ren poema ingelesetik (satelitehizkuntza) euskarara (aditz-hizkuntza) itzultzean Sarrionandiak zein estrategia erabili dituen aztertu da.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2009-06-30

Aipuak nola egin

Jaka Irizar, A. (2009). Mugimenduzko ekintzak ingelesez eta euskaraz, Sarrionandiaren itzulpen baten azterketatik abiatuta. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (69), 53–76. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4381

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak