Txinatar literatura euskaraz: zeharbidezko itzulpenetatik zuzenekoetara itzultzaile-bikoteen eskutik

Egileak

  • Aiora Jaka Irizar
  • Maialen Marin Lacarta

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.89.2014.3

Gako-hitzak:

Txinatar literatura euskaraz · Zeharbidezko itzulpena · Zuzeneko itzulpena · Elkarlanean egindako itzulpena.

Laburpena

Artikulu honetan, orain artean txineratik euskarara itzulitako literatur testuen gainbegiratu bat eskaintzen dugu. Txineratiko euskal itzulpenak oso bakanak eta heterogeneoak izan diren arren, gehienek badituzte zenbait ezaugarri komun (literatura klasikoa da nagusi; poemak, alegiak edo pentsamenduari lotutako testuak itzuli dira; itzultzaileen ekimenez egin dira ia denak; zeharbidezkoak dira gehienak, eta xede-kulturari begira eginikoak). Bestalde, bilakaera bat nabari da itzulpen zaharrenetatik berrienetara: gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio zuzenean txineratik itzultzeari, eta, zeharbidez itzuliz gero, zubi-hizkuntza zehazteko joera ari da nagusitzen; bestalde, sorburu-hizkuntzan aditua den ikertzaile baten eta xede-hizkuntzan esperientzia duen itzultzaile baten arteko elkarlana gero eta fenomeno ohikoagoa ari da bihurtzen. Artikulu honen bi egileok itzulitako Mo Yanen Hori da umorea, maisu! lana bat dator, zentzu horretan, txineratik egindako itzulpen berrienen ezaugarriekin.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2014-07-04

Aipuak nola egin

Jaka Irizar, A., & Marin Lacarta, M. (2014). Txinatar literatura euskaraz: zeharbidezko itzulpenetatik zuzenekoetara itzultzaile-bikoteen eskutik. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (89), 39–64. https://doi.org/10.26876/uztaro.89.2014.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak